Gontzalekin entrenatzen hastea aurrerapauso handia izan da niretzat. Entrenamendu fisiko “orokor” eta arruntak egitetik entrenamendu espezifiko eta pertsonalizatuak egitera alde handia dago. Gainera,unean uneko beharrizanetara moldatzen ditu entrenamenduak, bakoitzaren egoera (lesioak,txapelketak,sasoia,molestiak…) kontuan hartuz. Teknikari berebiziko garrantzia ematen dion prestatzailea da. Goitik beherako profesionala, entrenamenduak ahalik eta gehien hobetzeko asmoz etengabeko formakuntzan diharduen mutila,eta horrek segurtasun eta konfiantza handia ematen dit.