Lesioak errekuperatzen eta entrenamendu pertsonalean espezializaturiko prestatzaile fisikoa. Pertsona bakotzaren errendimendu pertsonala hobetzen laguntzeko prest, osasunera edo kirolera bideratutako entrenamendu funtzionalekin.
Jarduera Fisko eta Kiroletan Lizentziatua. Gasteizen Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik (EHU-UPV).
Heziketa Fisikoko Masterra eta berreskurapeneko zein entrenamendurako hainbat kurtsorekin:
“Osasunetk, Errendimendura” lema hartuta entrenamenduaren inguruko heziketa eta ohitura onen bultzatzalea naiz, Zure gaitasunei etekinik/errendimendurik handiena ateratzen laguntzeko prest!
Hainbat kirolari profesional zein federaturen prestakuntza lanetan nabil azken urteotan errendimendu arloan. Hata ere, lesioen jatorria bilatzea edo hasiberriei entrenamenduan aholkatzea da nire pasioa.
Oso profesionala eta langilea. Oso ondo prestatuta goi mailako kirolariariekin lan egiteko. Asko lagundu dozte nire errekuperazioan, lesioen ostean. Oso lan espezifikoa egiten ibili ginen ahalik eta laisterren zelaira bueltatzeko, eta ahalik eta hobien bueltatzeko. Niretzako ariketa berriak lantzea garrantsitzua izan da, beste modu batera lan egiteak mentalki ere prestatu nau, hobea izateko eta fisikoki Beste arlo batzutan ere garatzeko aukera eman dit. Aupa gontzal!💪🏻
Aspe enpresako pilotari profesionala (Kirol-errendimendua)
Gontzal, profesional haundi bat, asko gusteteakona bere lana, agintzetzuzen ariketak bere osotasunien menperatzetxune eta badakixena zer erakusten dabillen. Irakasle modun atentue, gañin dauena ariketak ondo ein daizuzen eta zuzena. Berakin hasi nitzenetik entrenetan eboluziño handi bat igerriot nire fisiko alderditxik eta hobekuntza hori kantxan reflejetan dala nabaritzeot. Laburbilduz, peroik eztauken irakaslie #10
Suhiltzailea (Berreskurapena eta errendimendu pertsonala)
Ume txiki biren ama naiz eta haurdunaldi zein erditzeek eragindako lesioetatik errekuperatzeko asmoz, Gontzalekin hasi nintzen lanean. Urte beteko lanaren ostean lortu dudan bilakaera ikusita, badakit fisikoki %100ean (suhiltzailea naiz ogibidez) egotera heltzen lagunduko didala Gontzalek. Oso profesional ona eta txukuna da. Beragan konfidantza osoa daukat.
Baiko enpresako pilotari profesionala (Kirol-errendimendua)
Gontzalekin entrenatzen hastea aurrerapauso handia izan da niretzat. Entrenamendu fisiko "orokor" eta arruntak egitetik entrenamendu espezifiko eta pertsonalizatuak egitera alde handia dago. Gainera,unean uneko beharrizanetara moldatzen ditu entrenamenduak, bakoitzaren egoera (lesioak,txapelketak,sasoia,molestiak...) kontuan hartuz. Teknikari berebiziko garrantzia ematen dion prestatzailea da. Goitik beherako profesionala, entrenamenduak ahalik eta gehien hobetzeko asmoz etengabeko formakuntzan diharduen mutila,eta horrek segurtasun eta konfiantza handia ematen dit.
Irakaslea (Berreskurapena)
Bizkarrezurreko lesio bat dut jaiotzatik eta Gontzalekin hastea gomendatu zidan fisioterapeuta batek. Lesio honek, egunerokoan gauza asko ezin egitera edo kontu handiarekin egitera eramaten nau. Gontzalekin bere saioetan batez ere korea eta gorputz osoko indarra lantzen dut, postura guztiak asko zainduz. Gontzal hiru hitzetan laburbildu beharko banu: hurbila, pertsona ona eta profesional hobea.
Zesta-puntako jokalari profesionala (Onlineko Kirol-errendimendu pertsonalizatua)
Norberarengandik onena ateratzeko, norbere lana ezinbestekoa da, baina are garrantzitsuagoa da, entrenamenduak beharrizan pertsonaletara egokitzen dituen profesionalekin elkarlanean jardutea. Eskerrik asko, izerdi tanta bakoitzean errendimendurako biderik zuzenena erakustearren.
Irakaslea (Onlineko osasun programa pertsonalizatua)
Orain dela urte bete hasi nintzen Online aplikazio bidezko entrenamenduekin indarra lantzen masa muskularra hartzeko helburuarekin. Gustuko ditudan beste kirol batzuetarako errendimendua hobetzea ere bazen nire xedea, beraz, kirola independienteki baina era kontrolatu batean egiteko aukera ezin hobea iruditu zitzaidan. Errutina pertsonalizatuak eskaintzen ditu norberaren helburu eta ezaugarrietara egokituz. Beste kirol batzuekin uztartzeko, edota osasuntsu sentitzeko errutinak profesional baten gidaritzapean.
Txirridulari profesionala
Mila ariketa aukera, denak neure kirolerako espezifikoak eta oso neurtuak. Oso gustokoa prestaketaren inguruan daukan ikuspuntua, pertsonalki asko lagundu dit aurredenboraldiko prestaketa osoago eta ezpezifikoago bat antolatzeko garaian. Lana modu zehatz eta efektiboenean egin nahi duenak badaki nora jo. Heu haz gehitxuen!
Balorazio eta errekuperazio integrala
Ariketa espezifikoak
60 minutuko saioak
Bonoak hartzeko aukera
Bakarka edo 2-3 pertsona
Entrenamendu pertsonalizatuak
60-75 minutuko saioak
Bonoak hartzeko aukera
8-10 pertsonatako taldeak
Egokitutako progresioak
60 minutuko saioak
Saio gidatuak
Damaris Egurrola
Olympique de Lyoneko futbolari profesionala (Berreskurpena eta Kirol-errendimendua)